1.ATAZA
Ikasleekin landuko den material didaktiko bat sortu edozein formatutan: PDF, Aurkezpena, Blog-a,.... Material didaktiko honek Ikasketaren Diseinu Unibertsalaren (irisgarritasuna eta aniztasuna) printzipioak bete behar ditu. Horretarako eredu hau inplementatzeko 5 adibide aplikatu behar dira.
Entregatu beharrekoak
- Dokumentu honetako INPLEMENTATZEKO ADIBIDEAK zutabetik 5 aukeratu baliabidean aplikatzeko, ondoren entregaren online testua atalean 5 hauek idatzi, besterik ez.
- Sortutako baliabidearen lotura (PDF-a bada Drive-koa, blog-arena, Canva edo Genial.ly-rena...) txertatu online testua atalean ere.
Materiala (baliabideak sortzeko)
4 plataforma proposatzen dizkizuet baliabidea egiteko
- Blogger
- Google Sites
- Sway (blog) (Irakasle.eus kontua erabili behar da)
- Canva (Infografia)
Nik aukeratutako IDU inplementatzeko adibideak (5 aukeratu gutxienez) hauek dira:
- Testuaren letra tamaina eta koloreak aldatu.
- Diagramak eta grafikoak erabili.
- Ideia nagusietarako eta trantsizioetarako entzumen gakoak erabili. (AhoTTS erabiliz testua irakurtzen duen audioa gehitu)
- Testuaren barruan hiztegi/sinbolo/erreferentzia ezezagunetarako laguntzak txertatzea. (informazio webguneetara loturak hitz gako batzuetan)
- Elementuen arteko erlazioak nabarmendu edo azaltzea. (Kontzeptu mapak erabilita, Mind Map)
- Prozesu sekuentzial bat osatzen duen urrats bakoitzaren adierazpen esplizituak. (Fluxu diagramak erabiliz)
- Ikusizko deskribapenak. (Irudiak erabiliz)
Hona hemen sortutako baliabideen adibide batzuk, non aurreko printzipioak betetzen diren:
![]() |
Blogger-ekin egindako blog bat Blog-a ikusi |
![]() |
Canva-rekin egindako aurkezpen interaktibo bat (portada bakarrik) Txantiloi hau berrerabiltzeko |
2.ATAZA
Ikasleei bilaketak egiten ikasten erakusten duen unitate bat planteatu eta infografia batean aurkeztu unitate hau.
Entregatu beharrekoak
- Infografiaren lotura (URL)
Materiala (informazioa)
Materiala (lana entregatzeko)
Infografia sortzeko
*Ikastetxeko kontuarekin saioa hasi (Google)
Infografia adibidea